BULLETS OF MISERY TALDE BIZKAITARRAK BERE
BIGARREN LANA AURKEZTEN DU
“Purificatio per agone” izendatutako autoekoiztutako EP honetan, aro
berriko metal indartsuz osaturiko zortzi abesti eta bideoklip bat dakarte
euskera hutsean.
2009. urtean beraien lehen lan laburra aurkeztu zutenetik asko igaro da
urdaibai inguruetan finkaturiko bostoke honentzat. Oraingo honetan, musika
estiloan jauzi handiegia izan ez bada ere, lan indartsuago bat kaleratu dute,
metal musika muturreraino eramanaz.
Berriz ere autoekoizpenaren aldeko beta egin du taldeak, gernikako Iparragirre
Musika Elkartean Jon Inazio Jauregi teknikariarekin batera grabatutako lan
honetarako.
Taldeak, bere itxura eta estetika gordinari bultzada emateko “Eskuak odolez
busti” kantuaren bideokliparekin langudu du diskoaren kaleraketa, hamar
egunetan mila ikusle lortu dituelarik. Bortxa eta odola dira nagusi Jon Mikeldi
Osterveen zuzendari bermeotarrak bideratutako musika filmean.
Dagoeneko kontzertu batenbat eman badute ere, Martxoaren 16an izanen da
diska berriaren zuzeneko aurkezpen ofiziala gernikako astra kulturgunean.
Honetaz gain, beste batzuen artean, Laudio, Barakaldo edo Bergaran jardungo
dute “purificato per agone” aurkezten datorren hilabeteetan.
httpv://youtu.be/h128wkypR4k