U.K. BILL hirugarren diskoa grabatzen hasiko da …
U.K.Bill 2005ean sortu zen Utikan, Asgarth eta Lauroba taldeetako jendea bilduz.
Zortzi urte dira, 2 disko (Ukbill 2007 / Paradisu sekretua 2009) eta kontzertu ugari denbora guzti honetan. 2011ko irailean Iker Laurobak taldea utzi zuen bere taldearekin jarraitzeko eta Iker Iparragirre hartu zuen baxua. IKER, OIER, UNAI eta RAFA, Garate estudioetan grabatuko dute hirugarren diskoa Martxel Arkarazorekin Azken 8 hilabeteak lokalean egon eta gero, 16 kantu berri grabatu dira, Martxel Arkarazorekin. Bera arduratuko da diskoaren grabaketa eta UKBILLekin ekoizpenaz ere.
10-12 kanta grabatzea da asmoa eta urria-azarorako diska berria plazaratzea. Datozen udazken eta negua, diska berria aurkezten emango dituzte beraien kontzertuak!!!
Laster berri gehiago…